Última actualización: 15-09-2026
DATUEN BABESERAKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
- Erantzulea: Kiropraktikoak BiziOndo, S.L. (B75221085).
- Helburuak: Eskatutako kiropraktia zerbitzuak eta merkataritza-harremanak kudeatzea; enpresaren jardueraren berezko eginkizun legitimoak gauzatzea.
- Legitimazioa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.), Kiropraktikoak Bizi Ondoren legezko interesa (RGPD 6.1.f art.) edo interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.).
- Hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, legez ezarritakoei izan ezik.
- Eskubideak: Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Astigarragako Bidea, 2, 2. solairua, 9 bulegoa, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa) – 943 10 80 91, biziondo.secretaria@gmail.com.
- Informazio gehiago: informazio zehatzagoa eskuratzeko webgune honetan dagoen “Pribatutasun Politika” irakur dezakezu.
KIROPRATIKOAK BIZI ONDOREN WEBGUNEKO ETA SARE SOZIALETAKO PRIBATASUN POLITIKA ETA DATU PERTSONALEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIOA
1. Tratamenduaren Erantzulea
“Kiropraktikoak BiziOndo, S.L.” enpresak (aurrerantzean, “Kiropraktikoak Bizi Ondo” edo “enpresa“), datuen babesari buruzko araudian ezarritako baldintzetan, Tratamenduaren Erantzule gisa jarduten du bere webgune ofizialen bidez egiten diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez (erabiltzaileak, informazio-eskatzaileak eta abar), eta sare sozial eta profesionaletan presentzia korporatiboa izateari dagokionez.
- Tratamenduaren Erantzulea: Kiropraktikoak BiziOndo, S.L. – “Kiropraktikoak Bizi Ondo”
- I.F.Z.: B75221085
- Helbidea: Astigarragako Bidea, 2, 2. solairua, 9 bulegoa
- Herria: 20180 Oiartzun (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 10 80 91
- Helbide elektronikoa: biziondo.secretaria@gmail.com
2. Indarrean dagoen legedia
Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
- 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
- Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
- Arau osagarriak eta garapen-arauak.
3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak
Kiropraktikoak Bizi Ondoren webgune ofiziala www.biziondo.eus da.
Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren webgune ofiziala eta enpresak eduki ditzakeen sare sozial edo profesionaletako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.
4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren webgune, balizko sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.
Kiropraktikoak Bizi Ondon egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
- PAZIENTEAK
Helburua: Kiropraktia zerbitzuak ematea eta lotutako jarduerak eskaintzea eta kudeatzea.
Oinarri juridikoa: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” DBEO 6.1.b artikuluaren arabera), betebehar legala betetzea (DBEO 6.1.c artikuluaren arabera).
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, eskatutako zerbitzuak emateko faseren batean esku hartzen duten Kiropraktikoak Bizi Ondo zerbitzuko hornitzaileei eta legez ezarritakoei izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala. - INFORMAZIO-ESKATZAILEAK
Helburua: Interesdun eta erlazionatuekin harremanetan jartzeko, kontsultarako eta komunikaziorako tresnak ematea. Informazio- eta aurrekontu-eskaerei erantzutea.
Oinarri juridikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.), datuak helburu horietarako ematen dituenean.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala. - WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK
Helburua: Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren edo enpresak parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak antolatzea, zabaltzea eta hauei buruz informatzea; bai eta hirugarren pertsonek eta erakundeek egindako iritziak eta balorazioak ere.
Oinarri juridikoa: Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren legezko interesa (DBEO 6.1.f art.). Bere zerbitzuak eta jarduerak ezagutaraztea.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak jakinaraztea, egindako iritzi eta balorazioak argitaratu edo zabaltzea izan ezik.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala. - WEBGUNEAREN ERABILTZAILEAK ETA SARE SOZIALETAKO KANALAK (TRAFIKOAREN ETA ERABILERAREN ANALISIA)
Helburua: Gure webgunearen erabilera kudeatzea eta aztertzea.
Oinarri juridiko nagusia: Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren legezko interesa (DBEO, 6.1.f). Bere webgunearen eta kanalen funtzionamendua ezagutzea eta kudeatzea sare sozialetan eta profesionaletan.
Oinarri juridiko espezifikoa: Interesdunaren adostasuna (DBEO 6.1.a art.), datuen analisia cookie analitiko, publizitario edo antzekoen erabileran oinarritzen denean, cookieen erabileraren onarpenaren bidez emana.
Balizko hartzaileak: Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea.
Cookieak erabiltzeko emandako baimena aldatzeko edo ezeztatzeko eskubidea: Erabiltzaileak une oro ditu eskuragarri bere nabigatzailean eta webgunean “Cookieak konfiguratzeko” tresnak.
Beste eskubide batzuk: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala. - WEBGUNEAREN BIDEZ ENPLEGUA ESKATZEN DUTEN PERTSONAK
Helburua: Harremanetarako, kontsultarako eta komunikaziorako tresna bat eskaintzea Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresan lan egin nahi duten pertsonekin, eta, hala badagokio, enpresako langileak hautatzeko prozesuetan parte hartzera gonbidatzea.
Oinarri juridikoa: Hautagaitzak kudeatzeko datuen tratamenduaren beharra (DBEOren 6.1.b) eta interesdunaren adostasuna (DBEOren 6.1.a) webgunea erabiltzeko.
Balizko hartzaileak: Enpresako langileak hautatzeko prozesuak, enpresak berak edo Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak kontratatzen dituen kanpoko enpresek egin ditzakete.
Eskubideak: Kontsultatu “Interesdunen eskubideak” atala.
5. Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, merkataritza, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira. Ondoren, ezabatu egingo dira, haien konfidentzialtasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurriak hartuz.
6. Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Kiropraktikoak Bizi Ondo. Astigarragako Bidea, 2, Planta 2, Oficina 9, 20180 Oiartzun (Gipuzkoa), biziondo.secretaria@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez edo 943 10 80 91 telefonoan.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopia bat bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasuna egiaztatzen duen agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
7. Datu pertsonalak biltzea
Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez zita bat eskatzeko), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Debekatuta dago hirugarrenen datuak sartzea haien berariazko baimenik gabe.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
8. Datu espezifikoen tratamenduak: Adin-txikikoen datuak
Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren webgunearen bidez kudeatutako zerbitzuak eta jarduerak ez daude adin-txikikoei zuzenduta bereziki. Nola nahi ere, adingabeek gure zerbitzuak erabiltzen badituzte, Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak gurasoen edo legezko tutoreen adostasuna eskatuko du datu pertsonalak biltzeko edo, hala badagokio, datuak tratatzeko.
9. Datu espezifikoen tratamenduak: Enplegu-eskatzaileak
Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak webgunean daukan baliabidearen bitartez, posta arruntez, formulario, posta elektroniko, sare sozial edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidaltzen duen pertsonari jakinarazten zaio, Datu Pertsonalak babesteari buruzko araudian ezarritakoaren arabera, enplegu-eskaeraren bidez emandako datuak enpresaren datuen tratamendu-sisteman sartuko direla.
Zure datuak Tratamenduaren Erantzuleak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Kiropraktikoak Bizi Ondok hautaketa prozesua egiteko kontratatu lezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.
Kiropraktikoak Bizi Ondok curriculuma gordeko du urtebetez, gutxi gorabehera. Behin datu horiek amaituta, suntsitu egingo dira, konfideltzialtasuna bermatzeko behar diren sagurtasun-neurriak aplikatuz.
Deskribatutako helburuaren batekin ados ez bazaude, mesedez, jakinaraz iezaguzu idatziz lehenbailehen. Era berean, zure datuetan aldaketarik izanez gero, jakinarazi, mesedez.
Zure datu pertsonalak babesteko eskubideak erabil ditzakezu (datuak ezabatzea, eskuratzea, zuzentzea, tratamendua mugatzea, aurka egitea, etab.), bai eta gai honi buruzko edozein eskaera ere, pribatasun-politika honetako “Interesdunen Eskubideak” atalean adierazitakoaren arabera.
10. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren menpe.
11. Segurtasun Neurriak
Kiropraktikoak Bizi Ondok, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren erantzukizunpekoak.
12. Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari webgunean, eremu pribatuetan, sarbide-gakoetan, sare-sozialetan edo -profesionaletan edo beste edozein jardueratan egon den edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea detektatuz gero.
Jakinarazpena egiteko biziondo.secretaria@gmail.com helbide elektronikoa edo 943 10 80 91 telefonoa erabili ditzake.
13. Sekretu eginbeharra
Kiropraktikoak Bizi Ondo, enpresaren erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da.
14. Indarraldia eta aldaketak
Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Kiropraktikoak Bizi Ondok aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Kiropraktikoak Bizi Ondok gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
15. Jurisdikzioa
Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresaren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela Kiropraktikoak Bizi Ondo eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako (Gipuzkoako) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Kiropraktikoak Bizi Ondo enpresak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.